XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gero
Ostiralean Katharinaren bigarren itaunketan egon ziren guztiek
Itaunketa gelara eskuak elkarrekin igurtziz sartu zen, Katharina esaterako begirunez tratatu zuen,
Honokook ziren: 1. Ohar-liburu berde txiki bat, hondatu samarra, formato txikikoa, telefono zenbakiak besterik ez zekartzana, ordurako aztertu eta batere lotura biderik erakutsi ez zutenak.
Itxuraz, Katharina Blumek ia azken hamar urteetan erabilia.
Grafologo batek, Gô*ttenen idatz aztarna bila ibilirik (Gô*tten, besteak beste, gudarostetik ihesia zen, eta bulego batean lanegina, beraz eskuz idatzitako gauza asko utzia zen), bere esku-idazkeraren bilakaera eskola-eredu batena bezalakoa kalifikatu zuen.
Hamasei urteko neska zela, Gerbers harakinaren telefonoa idatzi zuena; hamazazpikoa, Dr. Kluthen sendagilearen zenbakia, hogei urtekoa Dr. Fehnernena, eta gero, bitarteko, tabernari eta lankideen zenbakiak.
2. Aurrezki kutxako zenbakiak, sarrera eta irteera guztiak Blumek eskuz alboan garbi markatuta.